lunes, 25 de enero de 2016

GURE ESKOLA, SERANTES

SERANTES ESKOLA
Gure eskola, Serantes deitzen da eta Santurtziko Larrea auzoan aurkitzen da. Eskola ez da oso handia ezta oso txikia ere. Patio eta gimnasio bat dauka eta parke bat txikientzat. Parke honen ondoan baratze bat dago eta hor barazkiak lantzen ditugu aitona baten laguntzaz.
Eskolan jantoki bat dago ondo jateko, liburutegi bat liburuak irakurtzeko eta informatika gela ordenagailuekin aritzeko. Bigarren solairuan Panpox izeneko gela dugu eskulanak egiteko.

Eskola hau guk egindako gauzez beterik dago. Irakasleak oso majoak dira eta oso ondo irakasten dute. Bikoizketak egiten ditugunean maila bateko bi klaseak elkartzen dira; horrela, harreman gehiago ditugu bi klaseen artean. Gure eskolan denbora oso azkar pasatzen da.

viernes, 15 de enero de 2016

16/17 MATRIKULA

SERANTES ESKOLAK matrikulazio-epea ireki dela jakinarazi nahi dizue. Zuen seme-alabentzako kalitatezko hezkuntzaren inguruan dauzkazuen kezka guztiei erantzun nahian, eta Santurtziko Hezkuntza eskaintza publikoa ezagutzeko, zuentzako "ate ireki" jardunaldi batzuk antolatu ditugu.

SERANTES ESKOLA  quiere informaros de la apertura  del periodo de matriculación escolar.
Con la intención de responder a vuestras inquietudes que, como familia, se centran en una educación de calidad para vuestros hijos e hijas, os invitamos a conocer in situ la oferta educativa pública del municipio de Santurtzi, a través de unas jornadas de "puertas abiertas" según el siguiente calendario:

C.E.I.P. Mtra Emilia Zuza HLHI   2016/01/21   9:45etan (Haur Hezkuntza)
C.E.I.P. SERANTES  HLHI   2016/01/22   10:00etan
C.E.I.P. Las Viñas HLHI   2016/01/21   15:15etan
C.E.I.P. Isasoko Ama HLHI   2016/01/22   15:15etan

                         MATRIKULA EPEA      PERIDODO DE MATRICULACIÓN


Urtarrilaren 25etik otsailaren 
5arte Del 25 de enero al 5 de febrero