a)
Familia-unitatearen urteko errenta (atal honetan gehienez eman daitezkeen
puntuak lortu arte pilatu daitezke kontzeptuak).
- 2016ko
errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren
baturak ez baditu 9.172,80 euroak gainditzen: 0,5 puntu.
- 2016ko
errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren
baturak zenbateko hori gainditzen badu: 0 puntu.
– Aurreko
puntuazioa alde batera utzita, eskatzaileaz gain duen adin txikiko
semeko/alabako: 0,25 puntu
– Atal honetako
puntuazioa, gehienez ere: 1,5 puntu.
b) Bizilekuaren
hurbiltasuna (kontzeptu ez metagarriak).
– Ikaslearen
etxea eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik: 5 puntu.
– Ikaslearen
etxea eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakidean egoteagatik: 2 puntu.
– Eskatutako
ikastetxea dagoen herrian izatea ikaslearen bizilekua, baina haren
eragin-eremutik eta eremu mugakideetatik kanpo: puntu 1.
– Ikasleak
bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, baina ikastetxea kokatuta dagoen
udalerritik eta eragin-eremu zein eremu mugakideetatik kanpo. 0,5 puntu.
– Eskatutako
ikastetxearen edo ikastetxe horri atxikitako ikastetxe bateko eragin-eremuan
izatea ikaslearen lantokia edo haren aitaren, amaren edo lege-ordezkariaren
bizilekua: 2 puntu. (puntu hauek ezin dira batu ikaslearen aitak, amak edo
legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik eskuratu daitezken
puntuekin).
– Atal honetako
puntuak, gehienez ere: 5 puntu.
c) Ikastetxean
ikasi edo lan egiten duten senitartekoak (kontzeptu ez metagarriak).
– Anaia-arreba
bat edo gehiago eskatutako ikastetxean edota atxikitako ikastetxe batean
matrikulatuta egoteagatik: 9 puntu.
– Aitak, amak edo
legezko tutoreak eskatutako ikastetxean edo ikastetxe horri atxikitako
ikastetxe batean lan egitea: 7 puntu. (puntu hauek ezin dira batu ikaslearen
aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan lan
egiteagatik eskuratu daitezkeen puntuekin).
– Atal honetako
gehienezko puntuazioa: 9 puntu.
d) Familia
ugariko kide izatea.
– Maila
orokorreko familia ugariko kide izateagatik: puntu bat.
– Maila bereziko
familia ugariko kide izateagatik: 1,5 puntu.
e) Familia-harreran egotea:
– Ikasle
eskatzailea familia-harreran egoteagatik: puntu 1.
f) Desgaitasuna
(kontzeptu honengatik, 2 puntu, gehienez ere).
– Ikasle
eskatzailearena baldin bada: 2 puntu.
– Aitarena,
amarena, legezko tutorearena edo anai-arrebaren batena baldin bada: puntu bat.
g)
Kooperatiba-bazkide izatea.
– Familia
unitateko kideren bat eskatutako ikastetxeko kooperatiba-bazkide izateagatik:
0,5 puntu.
h) Ikastetxeko
Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak ezarritako beste egoera
adierazgarri batzuk.
– Ikastetxeko
Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo Gorenak askatasunez erabakitako
irizpideak (aurrez adierazitakoak ere izan daitezke), eta ezartzeko irizpide
publiko, objektibo eta ez-diskriminatzaileak erabiliko dira (ezingo da
jaiotzan, arrazan, sexuan, erlijioan, iritzian edo bestelako inguruabar edo
baldintza pertsonal edo sozialetan oinarritutako irizpide diskriminatzailerik
onartu): 1 puntu, gehienez ere (irizpideak ezagutzera emango dira eta
Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari jakinarazi beharko zaizkio eskabideak aurkezteko
epea ireki baino lehen):
Ø
Ikasle
berriak matrikulatzeko OOGko irizpideak
18/19ikasturteko matrikula prozesua dela eta, ikasle
berriak matrikulatzeko SERANTES ikastetxeko O.O.G.n proposatutako irizpideak:
ü Ikasle
ohiaren seme-alaba izateagatik: puntu bat.
ü Helbidea,
beste udalerrikoa bada, baina
ikastetxetik oso hurbil egoteagatik (Portugaleteko kale hauek hain zuzen
ere: Buenavista, Gral. Castaños, Pizarro, Colón eta Hernán Cortés: puntu bat.
ü Aitak,
amak edo tutoreak hezkuntz zentro publiko batean lan egiteagatik: puntu bat.
*Gehienez
jota puntu bat lortu ahal da, irizpide bat besterik ez delako onartuko.
Kasu
guztietan baieztatzeko agiria eskatuko da.
Informazioa
eskatzeko telefonoa: 944839684
SERANTES ikastetxeko zuzendaritza taldea