HAUR IRAKURLEAK
Goiz irakurtzen hasitako haurrek eta irakurtzeko ohitura dutenek horrelako ohiturarik ez dutenek baino hizkera aberatsagoa izaten dute eta arinago ikasten dituzte ortografia eta gramatika arauak.
irakurzaletasun horrek mintzatzen eta irakurtzen jarioa eta zuzentasuna ematen dizkie haurrei.

Haur irakurleaz zera esan genezake:
- Ikasle hobea dela.
- Kontzentratzeko gaitasun handiagoa duela.
- Irakurritakoa gogoan hartzeko eta buruz ikasteko gaitasun handiagoa duela.
- Kontzeptuak arinago bereganatu eta ulertzen dituela.
Irakurketaren onurak eskolako ikasketa mailan bezala agertzen dira bizitzako beste zenbait alorretan ere. Iluruen bidez zaletasunak topa ditzakete, hainbat pentsaera ezagutu, sentiberatasuna garatu, sormena suspertu eta abar.