lunes, 17 de mayo de 2010

UDAL FOROA



Un año más el alumnado de Santurtzi ha participado, mediante sus representantes, en el Foro Municipal. Este curso el tema de la movilidad -MUGIKORTASUNA- nos ha llevado a diagnosticar la situación de nuestro centro y alrededores. Cómo nos movemos, las barreras arquitectónicas, nuestros intereses al respecto, la escuela ideal que queremos. El alumnado en un trabajo concienzudo y comprometido ha puesto las bases de mejora de cada centro para los próximos cursos.
Desde Serantes eskola, Unai y Sara, de segundo de Primaria, representaron al centro leyendo parte del informe, entregando al alcalde el documento y siendo agentes activos mejorando el medio ambiente.

Este es el documento entregado a nuestro alcalde:
Alkate Jauna, Zinegotzi jaun andreak:

Zuen arreta eskerturik, gure ikaskideen ordezkapenean, aurten Eskola Agenda 21 proiektuaren barruan egin dugun lana bilera honetan aurkeztu nahi dizkizuegu. Eskola Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21 proiektuak batera doaz.

Honako ikastetxeen ikasleria ordezkatzen dugu:


1. STA. MARIA-HIJAS DE LA CRUZ
2. BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA
3. SAN JOSE – CARMELITAS
4. KANTAURI
5. SAN JOSE DE CALASANZ
6. AXULAR
7. ITSASOKO AMA
8. PATRONATO SANTA EULALIA
9. MAESTRA EMILIA ZUZA BRUN
10. SAN JORGE
11. SERANTES


1.- Eskola Agenda 21 proiektua Sarrera
Santurtziko ea ikastetxe guztiak Agenda 21ean parte hartzen dugu, Eskolako Agenda 21 dela medio, Udalak egin zuen gonbidapena baiezko erantzuna eman geniolako.
Gure ikastetxeei proiektuak udalarekin lankidetzan aritzea ahalbideratzen dio, udal eremuko ingurumen hobekuntzan. Ingurumena esatea, sozial esparrua, arlo ekonomikoa eta esparru naturala aipatzea da. Lankidetza honen bidez munduko iraunkortasuna finkatzera ekin egiten dugu.
Horrexegatik gure ikastetxe barruan lan egiten dugu eta baita Santurtziko beste ikastetxeekin era koordinatuan ere eta guztiok batera udalarekin. Udalak proposatzen du gaia, bere teknikoek, gelan ikertzeko, udal egoerari buruzko datuak luzatzen dizkigute, inguruarekiko sentsibilitatea areagotzeko eta dagoen egoera zuzenean ezagutzeko laguntza eta jarduerak eskaintzen dizkigu.
Zenbait ikasturte proiektuan elkarrekin egon gara, eta bidean materialak eta hondakinak, energiaren erabilpena eta ura aztertu ditugu. Urtero konpromisoak hartu ditugu, eta era berean proposapenak aurkeztu ditugu, gure etxeetan aritzeko, gure ikastetxeak hobetzeko eta udalean.

2.- Gaia
Ikasturte honetan mugikortasuna hasi gara lantzen, urte honetan Santurtzin eman diren aldaketa sakon batera mugikortasunaren esparruan.. Gaia garrantzitsua da eta aurten sakondu dugu gaia, gizartean, gure ikastetxeetan eta ingurumenean bere eraginari buruz hausnarketa eginez.
Gure ikastetxeek proposatu dute mugikortasunaz aritzea ikasturte guztietan, bai arlokako bai amankomuneko jardueren bidez, norbanakoaren esperientziatik habiatzen, ikusteko gure gizartean mugikortasunaren eragina eta bere alde ekonomikoak, sozialak eta ingumenean.



3.- Egindako lana
Mugikortasunaren proiektua bi urteetan garatzea proposatzen dugu.
Ikasturte honetan gure ikastetxeak aztertu ditugu batez ere. Ikastetxeen segurtasuna sarbideetan aztertu dugu, seinaleztatze eta irisgarritasunari buruz galderak egin ditugu… Gure ikastetxe barruko mugimenduak ere behatu ditugu, jakiteko zer arazo duten, zer oztopo aurkitzen duten, zer ondorioak ekartzen dituzten. Mugitzeko zailtasunak edota ikuste arazoak dituzten ikaskideen lekuan kokatu gara eta euren zailtasunak ulertu ditugu.
Ikerketa honek gure ikastetxeei buruz zenbait ondori ateratzera eraman gaitu. Ondorio horiek, Ingurumen Batzordea dela medio, zuzendaritzei ezagutu arazi dizkiegu, zenbait konpromiso eta hobekuntza proposapenekin batera.

4.-Emaitzak
Ikastetxeentzako konpromiso eta proposapenak ateratzeaz gain, Ikastetxeko Agenda 21ean parte hartzen dugun pertsonek gure ondorioak amakomunean jarri ditugu, eta gure ikastetxeek zelangoak izan beharko ziren mugikortasuna dela eta hausnarketa egin dugu.
Hona gatoz, beraz, gure ondorioak aurkeztera. Lau ataletan bereiztu ditugu: ikastetxeko irisgarritasuna, Ikastetxe barneko mugimenduak, informazioa eta seinaleztatzea eta zarata

A) Ikastetxeko irisgarritasuna:
Ikastetxe guztiek garraio publiko hurkoa izan beharko lukete.
Argiztapen egoki bat ordutegi eta urteko sasoiaren arabera
Ateak zabalagoak eta seinaleztaturik.
Elbarrituentzako egokituak, arrapalak eta igogailuak izanik.

B)Oztopoak eta arriskuak ibilbideetan
Gure ikastetxeek behar dute:
Mugikortasuna zailtzen duten arriskuak eta oztopoak eragotzi .
Pasabideak zaindu gehiago, zeren eta kableak, ordenadoreen gurditxoak, landareak eta abar topa ditzakegu
Pasabideek ate zabalak izan behar dira.
Gelako guneak nahiko urriak izaten ohi dira bizkar-zorroak dira eta. Hauek leku aproposa izan behar dute , aulkiaren bizkarrean, mahaitik eskegita, gelako armairuan. Gure ikastetxeek igogailuak edo arrapalak izan beharko dute, eskailerak izan beharrean.
Komunak zabalagoak izan beharko lirateke, eta elbarrituentzat egokituak ere eta jangelan mahaien artean distantzia gehiago.

C) Barne eta kanpoko seinalatze-sistema
Gure ikastetxeak ondo seinaleztatu egon behar dira.
Ikastetxean ondo eta erraz kokatzeko, plano bat egon beharko zen sarreran.
Ikastetxeko su-itzalgailuak ondo seinaleztaturik egon behar dira, badaezpada sutearen bat dagoen.
Itsu bat badator eta , Braile-z idatziriko seinaleak behar izango ditu.

D) Zarata arazo bat da ikastetxean
Horrenbeste zaratarik ez egoteko zaindu behar dugu. Horrexegatik zarata kentzen duten materialek erabili behar dira eta geletan
kristal bikoitzekoak instalatuak egon behar dira kaleko zarata barnera ez heltzeko.
Era berean pasabideetan, jangelan eta ikasgelan zarata baretzeko arduradun bat egotea komenigarria dela uste dugu.

5.- Proposapenak
Gure proposapen gehienak ikastetxe barneko gauzei buruz diren arren, bai ikusten ditugu batzuk non udalak lagundu ahal duen. Adibidez Ikastetxetan sartzean segurtasun gehiago egoteko.
Olan ikastetxeen sarrerak seguruak izan behar dira eta ikusi ditugu arazoak zenbait ikastetxeetan
Ikastetxeren bat espaloirik gabeko sarbideak ditu (Axular), eta egotea izango zen egokia arriskurik gabe pasatu ahal izateko.
Beste kasuetan espaloiak estuak suertatzen dira eta zabalagoak izatea komenigarria izango zen. (Axular, Emilia Zuza)
Beste ikastetxeetan autobusak eta norbanakoen autoak pilatzen dira eta sarrerak oztopatzen dira eta pertsonak ibilgailuen artean ibili behar dira errepideetatik. (Bihotz Gaztea, Emilia Zuza)
Garrantzitsua da ikastetxe bakoitzak izatea bere pasabideak ondo pintaturik. Hola egin da zenbait ikastetxeetan eta oso ondo dago. Semaforoek segurtasun handiago kalea pasa ahal izateko laguntzen dutelako, pasabideak osatu ahal dira semaforoak jarriz.
Beste aldetik konturatu gara ikastetxe gehienak non dauden seinalerik ez dagoela, eta interesgarria den informazio bat da Santurtzira datorrenentzat. Era berean ondo egongo zen Santurtziko mapa turistikoetan herriko ikastetxeak egotea.

6.- Agurra
Datorren ikasturtea jarraituko gara lanean mugikortasunari buruz. Egin ditugun proposapenak sakondu eta sendotuko ditugu alde batetik, eta bestaldetik Santurtzi herriko mugikortasunari buruz lan egingo dugu: Zelan mugitzen garen, zeintzuk diren erabiltzen ditugu baliabideak, zeintzuk diren ingurumenari ekartzen dizkiogun ondorioak?
Zeintzuk diren ikasleek dituzten arazoak ikastetxeetara joatean, eta baita kalean dauden bitartean jakin nahiko genuke ere.
Horretarako udal laguntza izatea eskertuko genuke eta gure hiria jasangarria eta hobea izateko ahalegin honetan gure laguntza osoa jarriko dugula konprometitu ahal dugu.

Gure partetik, ordezkari gazteen eskuetatik, jaso gure proposapenak Begirunez.

jueves, 13 de mayo de 2010

ESKOLA IBILTARIAK

Hemen dituzue zenbat argazki zoragarri eskola ibiltarietan aterata zuek gozatzeko.


Clic en la imagen para otros modos de visualización.

lunes, 10 de mayo de 2010

BRASIL 2010


3.mailako talde txiki bat gara eta Brasilgo konferentzian parte hartuko duten eskolakoei lagundu nahi diegu, hiri horri buruzko informazioa bilatuz.
Pasa zaitezte gure Taula Berdearen aurretik eta Brasilgo datu batzuk ikusi ahal izango dituzue.