viernes, 15 de febrero de 2008

"Ibilaldia metroan zehar"


Hiruhilabete honetan lehen hezkuntzako 2. eta 3. ziklokoek metroan ariketak batzuk egin dituzte. Ibilaldia metroan zehar egin eta gero argibideen postetan agertzen diren ikonoak ikasi ditugu: ezin da erre; higieneagatik eta gizalegez, ezin da metro barruan jan eta edan; ezin patinik erabili eta ezin da metrora animalilik sartu, gida eta segurtasun txakurrak salbu.


Gutako batzuk trena gidatu dugu. beno gidatu, gidatu ez, baina martxan jarri. Eta beste gauza interesgarria pantailan aginduei jarraituz txartela ateratzen ikasi dugu.


Kontrol Zentral Postua ikusi ondoren oparitxo bat eman dizkigute eta poz pozik itzuli gara... metroz noski.

No hay comentarios: