viernes, 20 de noviembre de 2009

VAMOS AL GUGGENHEIM


Urriaren 9an 5. eta 6. mailakoak Guggenheim museoa ikustera joan ginen. Portugaleten metroa hartu genuen eta hamarretarako museoan bertan geunden.
Museoaren ibilaldia egiteko gidari bat izan genuen eta oso ondo azaldu zigun dena. Bisitaldia bukatu ostean, tailer bat egin genuen, horretan kolore beroak eta hotzak erabiliz, gure margolanak egiteko aukera izan genuen.
Gure artean, eskolako ekintza honi buruzko iritzi ezberdinak sortu ziren, hala nola:
· Iker: “ Nire ustez, margolanak oso politak ziren baina batzuetan ez nuen ulertzen zer esan nahi zuten”
· Aarón: Gehien gustatu zitzaidana eskulturak izan ziren, margolanak baino. Tailerrean ere oso ondo pasatu nuen”
Maitane: “ Museoan koadro koloretsuak eta abstraktoak zeuden. Gidariak, margolarien bizitzari buruzko gauza interesgarriak kontatu zizkigun. Eskultura bereziak ere ikusi genituen”.


No hay comentarios: