martes, 9 de noviembre de 2010

EL POBAL (5.eta 6. maila)




EL POBAL

Urriaren 14an, 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleak "El Pobal" izeneko burdinolara joan ginen. Eguraldi ona izan genuen baina, dena den, han hotza egin zuen.
Gauza asko ikusi eta ikasi genituen. Hasteko, taloari buruzko aurkezpen txiki bat ikusi genuen.
Ondoren, taloa egin eta jan genuen.Bigarren ekintzan, ikatza nola egiten zen azaldu ziguten.
Amaitzeko, burdinolari buruzko azalpenak eman zizkiguten eta errementari bat burdinola nola lantzen zen erakutzi zigun. Bai irteera dibertigarria!
MARKEL GONZÁLEZ (6. MAILA)

Urriaren 14an 5. eta 6. ikasleol "El Pobal " izeneko burdinola ikustera joan ginen. Egun erdiko txangoa izan zen baina oso interesgarria iruditu zitzaigun.
El Pobalen burdinola eta errota ere ikusi genuen. Burdinolan burdina nola lantzen zen eta errotan garia eta artoa nola ehotzen zen azaldu ziguten.
Azkenean taloa egin genuen eta txorizoarekin edo txokolatearekin jan genuen.
Hau gozoa!
(5. maila)


HONELA EGITEN DA TALOA

Bol batean arto-irina, ur epela eta gatza botatzen dugu. Dena nahasten dugu eta pilota txikiak egiten ditugu.
Gero, pilota txikiak 3o minutu uzten ditugu leku epel batean.
Ondoren, mahaian irin pixka bat botatzen dugu pilotatxoak ez itsasteko eta beste pixka bat eskuen ahurrean.
Amaitzeko, erre ditzakezu eta nahi duzunarekin jan, adibidez: txorizoarekin, txistorrarekin edo txololatearekin.
BORJA BASTERRETXEA (6. MAILA)




NOLA EGIN TALOA

Zuk inoiz egin duzu taloa? Nik erakutsiko dizut nola egiten den taloa.



  • Ingredienteak: ura, gatza eta arto-irina. Gero ipini zuk nahi duzuna: txorizoa, nozilla...


Lehenengo pausua ur epela eta gatza nahastea da. Gero arto-irinari sumedi forma ematen diogu. Sumendiaren goiko partean ura eta gatza sartzen dugu masa bat egin arte. Masarekin bolak egiten ditugu. 30 minutu uzten ditugu leku epel batean eta gero zapaltzen ditugu mahai gainean fin-finak izan arte.



Amaitzeko, zartaginean erretzen dugu taloa eta nahi duguna gehitzen diogu: txorizoa, txistorra, nozilla...On egin!



JOSEBA ESTEBAN (6. MAILA)








No hay comentarios: