martes 15 de noviembre de 2011

GOIKOMENDIKO ALTXORRA

Urriaren hogeita zazpian hirugarren mailakoak Goikomendira joan ginen. Goikomendi Amurrio herrian dago.

Hor, zuhaitz mota desberdin batzuk : urkia , goroztia , haritza , pagoa , pinua , akazia... eta haien ezaugarriak , hostoak nolakoak diren , enborra nolakoa den, ... ikusi genituen.

Ondoren , Olentzeroren txabola antzekoa eta ikatza egiten zen lekua topatu genuen.

Geroxeago, zomorroak hartu genituen aztertzeko, pintzak, lupa eta pote bat geneukan horretarako.

Azkenean, Amurrioko parkean bazkaldu genuen eta jolastu ginen.