lunes, 20 de mayo de 2013

TXANGOA Bizkaiko Foru Aldundira

Pasa den astean Bilbora joan ginen, 4. mailako ikasleok. Lehenik metroa hartu genuen Peñotan 9:50etan. Ondoren joan ginen Bizkaiko Foru Aldundira. Foru Aldundian, lehenik 4. A-koak sartu ziren eta gu, 4. B-koak Federiko Molyua enparantzara joan ginen jolastera.
Foru Aldundiaren barruan gauza asko ikusi genituen: Gernikako koadro bat, hiru jarroi oso garrantzitzuak, Eugenia de Montijoren opari bat zirelako, jauregiaren gela asko... Oso ondo egon ginen eta azkenean ume bakoitzari "buf" bat eman ziguten.
Ondoren, Euskal Museora joan ginen eta han gauza bitxiak aurkitu genituen : Mikeldia, Bizkaiko maketa, totem bat...
Ateratzean ratera joan ginen

Enparantza Berrita. Han uso asko zeuden ogia jaten baina bat-batean txori batek ogia mokoan hartu eta joan zen. Denok barrez hasi ginen, eta esaten: "¡Txoriaaaa!".
Oso ondo pasatzen ari ginen baina joateko ordua zen.
Agur bat 4. mailako ikasleak: Iraide O. de Zárate, Aitor Quintana, Unai Lobato, Mikel Ruiz eta Aritz Gorostizaga.

No hay comentarios: