lunes, 25 de enero de 2016

GURE ESKOLA, SERANTES

SERANTES ESKOLA
Gure eskola, Serantes deitzen da eta Santurtziko Larrea auzoan aurkitzen da. Eskola ez da oso handia ezta oso txikia ere. Patio eta gimnasio bat dauka eta parke bat txikientzat. Parke honen ondoan baratze bat dago eta hor barazkiak lantzen ditugu aitona baten laguntzaz.
Eskolan jantoki bat dago ondo jateko, liburutegi bat liburuak irakurtzeko eta informatika gela ordenagailuekin aritzeko. Bigarren solairuan Panpox izeneko gela dugu eskulanak egiteko.

Eskola hau guk egindako gauzez beterik dago. Irakasleak oso majoak dira eta oso ondo irakasten dute. Bikoizketak egiten ditugunean maila bateko bi klaseak elkartzen dira; horrela, harreman gehiago ditugu bi klaseen artean. Gure eskolan denbora oso azkar pasatzen da.

No hay comentarios: