martes, 30 de enero de 2018

MATRIKULA: IRIZPIDEAK ETA BAREMOA

 a) Familia-unitatearen urteko errenta (atal honetan gehienez eman daitezkeen puntuak lortu arte pilatu daitezke kontzeptuak).
- 2016ko errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak ez baditu 9.172,80 euroak gainditzen: 0,5 puntu.
- 2016ko errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak zenbateko hori gainditzen badu: 0 puntu.
– Aurreko puntuazioa alde batera utzita, eskatzaileaz gain duen adin txikiko semeko/alabako: 0,25 puntu
– Atal honetako puntuazioa, gehienez ere: 1,5 puntu.
b) Bizilekuaren hurbiltasuna (kontzeptu ez metagarriak).
– Ikaslearen etxea eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik: 5 puntu.
– Ikaslearen etxea eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakidean egoteagatik: 2 puntu.
– Eskatutako ikastetxea dagoen herrian izatea ikaslearen bizilekua, baina haren eragin-eremutik eta eremu mugakideetatik kanpo: puntu 1.
– Ikasleak bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, baina ikastetxea kokatuta dagoen udalerritik eta eragin-eremu zein eremu mugakideetatik kanpo. 0,5 puntu.
– Eskatutako ikastetxearen edo ikastetxe horri atxikitako ikastetxe bateko eragin-eremuan izatea ikaslearen lantokia edo haren aitaren, amaren edo lege-ordezkariaren bizilekua: 2 puntu. (puntu hauek ezin dira batu ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik eskuratu daitezken puntuekin).
– Atal honetako puntuak, gehienez ere: 5 puntu.
c) Ikastetxean ikasi edo lan egiten duten senitartekoak (kontzeptu ez metagarriak).
– Anaia-arreba bat edo gehiago eskatutako ikastetxean edota atxikitako ikastetxe batean matrikulatuta egoteagatik: 9 puntu.
– Aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean edo ikastetxe horri atxikitako ikastetxe batean lan egitea: 7 puntu. (puntu hauek ezin dira batu ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan lan egiteagatik eskuratu daitezkeen puntuekin).
– Atal honetako gehienezko puntuazioa: 9 puntu.
d) Familia ugariko kide izatea.
– Maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik: puntu bat.
– Maila bereziko familia ugariko kide izateagatik: 1,5 puntu.
 e) Familia-harreran egotea:
– Ikasle eskatzailea familia-harreran egoteagatik: puntu 1.
f) Desgaitasuna (kontzeptu honengatik, 2 puntu, gehienez ere).
– Ikasle eskatzailearena baldin bada: 2 puntu.
– Aitarena, amarena, legezko tutorearena edo anai-arrebaren batena baldin bada: puntu bat.
g) Kooperatiba-bazkide izatea.
– Familia unitateko kideren bat eskatutako ikastetxeko kooperatiba-bazkide izateagatik: 0,5 puntu.
h) Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak ezarritako beste egoera adierazgarri batzuk.
– Ikastetxeko Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo Gorenak askatasunez erabakitako irizpideak (aurrez adierazitakoak ere izan daitezke), eta ezartzeko irizpide publiko, objektibo eta ez-diskriminatzaileak erabiliko dira (ezingo da jaiotzan, arrazan, sexuan, erlijioan, iritzian edo bestelako inguruabar edo baldintza pertsonal edo sozialetan oinarritutako irizpide diskriminatzailerik onartu): 1 puntu, gehienez ere (irizpideak ezagutzera emango dira eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari jakinarazi beharko zaizkio eskabideak aurkezteko epea ireki baino lehen):
Ø  Ikasle berriak matrikulatzeko OOGko irizpideak
18/19ikasturteko matrikula prozesua dela eta, ikasle berriak matrikulatzeko SERANTES ikastetxeko O.O.G.n proposatutako irizpideak:
ü  Ikasle ohiaren seme-alaba izateagatik: puntu bat.
ü  Helbidea, beste udalerrikoa bada, baina  ikastetxetik oso hurbil egoteagatik (Portugaleteko kale hauek hain zuzen ere: Buenavista, Gral. Castaños, Pizarro, Colón eta Hernán Cortés: puntu bat.
ü  Aitak, amak edo tutoreak hezkuntz zentro publiko batean lan egiteagatik: puntu bat.
*Gehienez jota puntu bat lortu ahal da, irizpide bat besterik ez delako onartuko.
Kasu guztietan baieztatzeko agiria eskatuko da.


Informazioa eskatzeko telefonoa: 944839684

SERANTES ikastetxeko zuzendaritza taldea

No hay comentarios: